157.000 euro bildu ditu Errigorak saskien kanpainari esker

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 23a, 12:33

12.000 saski eskatu dituzte, orotara, Euskal Herriko txoko guztietatik. Ekimen horren ondorioz, Lodosako eta Vianako ikastolek laguntza jasoko dute, bai eta Erriberako AEK-k ere.

Horrez gain, saskia osatzeko produktuak ekoiztu dituzten hamabost ekoizleei ere bultzada eman die egitasmoak. Eskerrak eman dituzte Errigorako kideek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!