Errepidean tentuz ibiltzeko deia, elurte eta izotzarengatik

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 23a, 09:00
Elurra kentzeko makina lanean. Artxiboko irudia: arg: eitb.eus

Ez dago aparteko arazorik Nafarroako errepide sare nagusian. Elurra kentzeko 25 makina prest daude lanean hasteko.

600 metrotik gora elurra egitea aurreikusi dute metereologoek. Horregatik, erepideei begira jarri dira Nafarroako Gobernutik eta gomendioak egin dizkiete gidariei: tentuz jokatzeko elurte eta izotza izan daitekeelako errepidean. Elurra kentzeko 25 makina prest daude elurra botatzen hasiko balitz ahalik eta kalterik txikiena sor dezan.

Goizeko lehen orduetan Pagozeial inguruan sortu dira arazoak. Elurra bota du eguneko lehen orduetan eta kamioiak geldiarazi dituzte errepidea garbitu ahal izateko. Iruñea eta Behobia lotzen duen errepidea ere garbityu dute, baita Ubarmin klinikarako sarrea ere.

Errepidei buruzko infomazio guztia: http://www.navarra.es/appsext/inccarreteras/ irakur daiteke edo 848 42 35 00 telefono zenbakira deituta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!