Erosketa egitea, garesti

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 28a, 08:30
Erosketa egitea garesti ateratzen da Nafarroan. Arg:consumer.es

Nafarroan, Katalunian, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Balear Irletan da eguneroko erosketa egitea garestien.

Krisia hasi zenetik lehenengoz herritarrak eguneroko erosketan gastua murrizteari utzi diote. Aurrezteko aukera ere izan dute familia askok, bataz beste 822,8 euro urteko. 2014an aurrezten zutena baino 100 euro gutxiago da, baina, saltokien prezioen igoerari lotu dute datu hori. Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Erakundeak egindako ikerketa baten emaitzak dira horiek. "Familiak ari dira nabaritzen krisiak gero eta eragin gutxiago duela eurengan eta 2008az geroztik lehen aldiz gastua murrizteari utzi diote eguneroko erosketan", azaldu du ikerketaren adituak.

Hautatzen den saltokiaren araberakoa da familia bakoitzak lortu dezakeen aurrezpena eguneroko erosketan. Hala, Madrilen bataz beste 823 euro aurrez dezakete baina badira 2.712 euro aurrezten dutenak ere. Iruñean bataz beste 1.389 euro aurrezten ahal dira urteko ohiko produktuak erosterako unean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!