Gizarteratze errenta lagun gehiagorengana iristeko eskatu du Nafarroako Pobreziaren Kontrako Sareak

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 9a, 11:39
Argazkia: Oinarrizko errentaren aldeko elkarretaratzea. / Jatorrizko argazkia

Nafarroan bizi diren lagunek "berehala" gizarte babes handiagoa izateko galdegin dute, izan errenta zein bestelako neurrien bidez. 

"Gutxieneko diru-sarrerak" lurraldean bizi diren guztiek "bazterketarik gabe" bermatuta eduki behar dituztela aldarrikatu dute.

Era berean, Sareak proposatu du ez egotea gizarteratze errenta jasotzeko epe zehatzik, ez eta adin mugarik ere.

Halaber, "bizikidetza unitatea" eta "familia unitatea" ez direla berdindu behar aldarrikatu du, "zigortu egiten ditu eta haren egoera ekonomikoari buelta eman asmotan bestelako bizikidetza moldeak bilatzen dituzten horiek".

Ikuspuntu "osoagoa" aldarrikatu du, ildo beretik, gizarteratze errentaren ezaugarriak zehazteko orduan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!