Bi hilabeteko itxaron zerrenda dago gida-baimenaren azterketarako

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 9a, 11:06

Aztertzaileen grebak itxaron zerrenda handitu du, eta jada 2.000 lagun daude etsamina egiteko esperoan.

Gatazkak jarraitzekotan, itxaron zerrendak bost hilabetetara luza daitezkeelakoan daude. Autoeskolek neurriak hartzeko exijitu diote Trafiko sailari.

Irailaren 14ean ekin zioten aztertzaileek grebari. Trafiko Probintzia Buruzagitzako kideek protesta egin zuten atzo Iruñean, egoera konpon dadin eskatuz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!