Paparra, euskal kantuek puztuta

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 9a, 10:14

'Iruñea Kantuan III' euskal abestiez osatutako espektakulua taularatuko dute bihar, 20:00etan, Baluarten.

Aurreko bi aldietan bezala, hainbat musikari egonen dira oholtzan: besteak beste, Juantxo Zeberio (pianoa), Txema Garcés (baxua), Hasier Oleaga (perkusioa), Francisco Herrero (biolina), Joxerra Mitxelena (gitarra) eta Iñaki Dieguez (akordeoia), Xabier Euzkitze, Zuriñe Hidalgo (Hesian taldeko abeslaria), Jaione Olazabal, Laura Latienda, Maite Itoiz eta John Kelly (Elfenhtal), Bankako Menditarrak eta Iparraldeko Izarrak taldea.

Mendigoitiko eta Sarrigurengo Eskola Publikoko ikasleak, Leitza eta Doneztebeko dantzariak eta Paz De Zigandako abesbatzak parte hartuko dute emanaldian.

Sarrerak Baluarte aretoaren webgunean daude salgai.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!