Elkarlana sustatzeko hitzarmena sinatu dute UEUk eta NUPek

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 9a, 08:18
Carmen Jaren NUPeko irakaskuntzarako errektoreordea eta Iñaki Alegria UEUko zuzendaria.

Arlo akademikoan eta argitalpenen esparruan bultzatu nahi dute elkarlana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleei praktikak egiteko aukera emanen die Udako Euskal Unibertsitateak eta biek informazioa elkartrukatuko dute. Elkarlanean aritzeko hitzarmena sinatu dute hortaz UEUk eta NUPek, Arrosadiko campusean. Arlo akademikoan eta argitalpenen esparruan bultzatu nahi dute bereziki elkarlana.

Carmen Jaren NUPeko Irakaskuntzarako errektoreordeak eta Iñaki Alegria UEUko zuzendariak sinatu dute akordioa.Sinatzaileez gain, ekitaldia ere parte hartu dute Ane Sarasuak, UEUko Idazkari Nagusian; Edurne Kochek, UEUko Nafarroako koordinatzaileak; Koldo Asironek, NUPeko Hizkuntza Plangintzarako Zerbitzuko zuzendariak; Imanol Nuñezek, NUPeko Hizkuntza Arloko zuzendariak eta aurretik kardu hau zuenak, Pablo Sotesek.

Alegria UEUko zuzendariak nabarmendu du, "ezinbestekoa da unibertsitate, administrazio eta erakunde desberdinek elkarlana eta sinergiak biltzea. Indarrak batuz, bakoitzaren esperientzia baliatuz eta osagarritasuna bilatuz irakaskuntza/ikerkuntza sustatze aldera unibertsitateen arteko sare bat pixkanaka antolatzea izan behar dugu jomugan".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!