Ospitaleko sukaldeen inguruko erabakia urtea amaitu aurretik hartuko dute

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 8a, 13:10
Argazkia: Ospitaleko sukaldeak. / soscocinas.blogspot.com

Berriz zerbitzu publikoa bihurtzea posible den ala ez aztertzen ari da Nafarroako Gobernua.

Fernando Dominguez Osasun kontseilariak adierazi duenez, 2016ko irailera arte dauka Mediterranea de Catering enpresak sukaldeak kudeatzeko eskumena.

Gaur gaurkoz, kontratua epea bete aurretik eteteko arrazoirik ikusi ez duela esan du Dominguezek. Dena dela, argi utzi du ikertzen ari direla posible litzatekeen sukaldeak berriz publikoak izatea; horretarako, azpiegiturak aztertzen ari da gobernua.

Ondorioz, abenduan gaiaren inguruko informazio berritua zabalduko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!