Foru izaeraren alde egiteko Parlamentuko taldeekin batuko da Barkos

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 7a, 13:11
Argazkia: Uxue Barkos presidentea.

Espainiako Ogasun ministroak foruen beharra ezbaian jarri eta gero sortu da hika-mika.

Autogobernuarentzat "ezinbesteko tresna" dela esan du Uxue Barkos Nafarroako presidenteak, horregatik, bihar ekinen dio Parlamentuko gainontzeko taldeekin biltzeari.

Estatuarekin "adostutako" hitzarmena dela ekarri du gogora, eta errebisatu daitekeela onartu badu ere, marra gorriak ezarri ditu: "Berraztertu daiteke, noski, baina inondik inora orain aipatutako moldeetan".

"Ituna sistema berezia da, ez abantaila bat eta are gutxiago elkartasun ezaren tresna", gaineratu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!