Barkosek bat eginen du Urkullurekin Nafarroako Ituna babesteko

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 5a, 12:22
Argazkia: Barkos eta Urkullu, Iruñean egin zuten bileran. / Iñigo Uriz, Argazki Press

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Nafarroako presidenteak adierazi du Eusko Jaurlaritzarekin "frente bateratu bat" osatzeko beharra dagoela, Ituna eta Kontzertu Ekonomikoa defendatzeko.

Pedro Sanchez PSOEko idazkariak Kontzertu Ekonomikoaren kupoa berraztertuko lukeela esan ostean egin ditu hitzok presidenteak. "Elkartasun faltaz hitz egiten da, eta guztiz kontrakoa da. Itun batetik abiatzen den erreminta bat da, eta, Itunaren kasuan, Nafarroako autogobernuaren oinarria da", esan du. Soka berari tiraka, Espainiako estatuak "birzentralizazioa" saiakeran ari dela aipatu du.

Bestalde, Abortatzeko Eskubidearen inguruko legea urte bukaera prest egotea espero duela aitortu du. Sinboloen karietara, legealdi honetan ikurrina jartzea ez du egingarritzat jo.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!