%10 igo dira behar ekonomiko larria duten ikasleentzako laguntzak

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 16a, 09:00
Ikasleak ikasgelan. Argazkia:navarra.es

Beka edo diru-partiden helburua arazo ekonomikoak dituzten familiak laguntzea da. Ikasketek sortzen dituzten gastuen zati bat ordaintze da xedea.

Nafarroako Gobernuak beken deialdi orokorra onartu du hasi berria den ikasturterako, eta Espainiak deitutakoen osagarriak dira. Unibertsitatez kanpoko derrigorrezko ikasketetarako eta unibertsitateko ikasketetarako laguntzak dira. Zailtasun ekonomiko larria frogatu dezaketen ikasleentzako diru-laguntzak dira eta aurten % 10 igotzea erabaki du Gobernuak, “ikasketak egiteko sortutako gastuen zati bat ordaintzea da xedea”. Bekak horien bidez irakaskuntza edo matrikula ordaintzeko aukera izanen da, hiriarteko garraioa ordaintzeko, jantokia edo egoitza ordaintzeko, aparteko bestelako laguntzak ere eskatzen ahalko dituzte ikasle horiek.

Ikasketetarako laguntza eta beka horietarako Nafarroako Gobernuak aurreikusitako gastua 3.629.104 eurokoa da. Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako Espainiako Ministerioak egiten duen deialdiaren osagarriak dira laguntzok. Bekak urriaren 31 arte eskatu ahalko dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!