Euskalerria Irratiaren aldeko posterra, igandean doan 'Berria'-rekin

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 4a, 10:37

Patxi Uharte Zaldieroa-k larunbateko Berria-ren azalerako prestaturiko ilustrazioarekin egin dute posterra.

Joan den ostiralean, Euskalerria Irratiak emititzeko lizentzia jasoko zuela jakinarazi zuen Nafarroako Gobernuak. Biharamunean, larunbatarekin, Berria-k Zaldieroa-ren ilustrazio ederra karrikaratu zuen azalean. Datorren igandean, ilustrazio eder hori poster moduan musu truk banatuko du euskara hutsezko egunkariak.

Portada de Berria (España)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!