Nafarroako Gobernua errefuxiatuak hartzeko prest azaldu da

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 3a, 12:16

Nazio Batuen Erakundeko Errefuxiatuentzako Agentziarekin (ACNUR) harremanetan jarri da, eta bideak aztertzen ari da erakunde horrek Libanon eta inguruko herrialdeetan kudeatzen dituen kanpalekuetako pertsonetako batzuk foru Erkidegora zuzenean etortzerik eduki dezaten.

Halaber, Uxue Barkosen gobernuak elkarlana sustatuko du Espainiako Gobernuarekin eta Europako Batzordearekin, Italiatik eta Greziatik Europara iristen ari diren errefuxiatuetako batzuk Nafarroara etor daitezen.

Nafarroako Gobernuaren arabera, bide horietatik Nafarroara iristen diren pertsonei “behar bezala artatuak izanen dira”, indarrean dagoen legediak eta nazioarteko konpromisoek agindu bezala. Hori ziurtatzeko, Gobernua zeregin horretan lagun dezaketen erakunde eta taldeekin harremanetan ari da.

Gobernuaren iritziz, Nafarroako gizarteak “elkartasunez eta erdura demokratikoz” jokatu behar du, “gerratik ihesi etorriko diren pertsona hauei harrera egoki eta ona emateko”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!