Abuztuan, 563 langabe gutxiago

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 2a, 12:39

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak datua "ontzat" jo du.

Nafarroan erregistraturiko langabeziak behera egin du abuztuan, Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak gaur zabalduriko datuen arabera. Zehazki, uztaileko datuekin alderaturik, iragan hilean 563 langabe gutxiago izan dira foru erkidegoan. Beraz, beherakada %1,3koa izan da. Gauzak horrela, 41.767 nafar daude lanik gabe. Horietako 18.178 gizonezkoak dira, eta 23.589 emakumezkoak.

Langabeziak sektore guztietan egin du behera. Industrian 188 langabe gutxiago izan dira, eta langabe kopurua 6.126koa da; nekazaritzan beherakada 166koa izan da, eta sektorean guztira 2.035 lagun daude lanik gabe; eraikuntzan 65 pertsona gehiago egiten ari dira lan eta lanik gabe daudenak 3.435 dira; zerbitzuen sektorean 84 lagun hasi dira lanean, baina oraindik 26.843 daude langabeen zerrendetan erregistraturik.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak "ontzat" jo du "Nafarroan langabezia jaisteko joerak denboran aurrera egitea". Nolanahi ere, "aintzat hartu beharra dago udako datuak direla, eta urtaro honetan behin behineko lan eskaintza asko ugari dagoela", eta "datua aintzat hartu beharra dago, horrekiko menpekotasuna ahalik eta gehien murrizteko".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!