Hauteskundeak 2015

Uxue Barkos, Nafarroako lehendakari

Euskalerria Irratia 2015ko uzt. 20a, 22:08
Uxue Barkos lehendakari izendatu dute gaur. Argazkia: argia.eus

Nafarroako zortzigarren presidentea izanen da, bigarren emakumea eta lehen euskalduna. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal dugu eta Izquierda-Ezkerraren 26 botoek eman diote babes nahikoa presidente izateko. PSN abstenitu egin da eta UPNk zein PPk aurka bozkatu dute. 

Uxue Barkosen alde bozkatu dute Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrako parlamentariek eta 26 botoekin gehiengo osoz izendatua izan da presidente, lehen bozketan. PSN abstenitu egin da aurretik iragarria zuen bezala, eta kontra hamazazpi boto zenbatu dituzte, UPNrenak eta PPNrenak. Maiorga Ramirezek egin du bozen zenbaketa eta kontaketa eginda, urduri eta emozionaturik izendatu du Ainhoa Aznarezek Barkos Nafarroako presidente. Berehala txalo zaparrada bat entzun da Nafarroako Parlamentuan. Parlamentari asko eta asko zutitu egin dira; UPNkoek, berriz, eserita jarraitu dute. Adolfo Araiz EH Bildukoa eta Maria Txibite PSNkoa izan dira Barkos zoriontzen lehenak. Yolanda Barcina orain arteko presidentea eta Ana Beltran PPkoak ere, ordea, zoriondu dute. 

Parlamentariek 17:30ean bozkatu dute azkenean Barkos presidente izateko hautagaitza. Egunean zehar Barkosek bere hautagaitza aurkeztu du, eta talde parlamentarioetako bozeramaileen agerraldiak entzun ditu. Aldaketaren alderdiek ongi-etorria eman diote Barkosi, eta babesa adierazi; UPNk, PSNk eta PPN, ordea, estu hartu dute, baina bere erantzunean bere gobernuaren ardatza akordio programatikoa izango dela erantzun du Barkosek.

Aldaketaren alde eta herritarren beharretara

Maiatzaren 24ko hauteskundeetan herritarre kNafarrako parlamentu "aniztuna" aukeratu zutela esanez hasi du hitzaldia Uxue Barkosek. "Gizarteak esan digu Nafarroa poliedrikoa dela", adierazi du Barkosek, eta eskaera horri erantzuteko daudela gogorarazi die gainerako parlamentariei. Hori ahalbidetzeko beste era bateko politika egin behar dela azpimarratu du, "negoziazioan oinarrituta". Horren adibidetzat jarri du lau alderdien artean hitzartu duten gobernu programa, eta  Nafarroako gai estrategikoetan oposizioarekin akordioak lortzeko saioa eginen duela iragarri du. 

Gobernuaren jardutekoa larrialdizko lehen neurrien artean, krisia gehien jasan dutenen beharrei erantzutea dela esan du Barkosek. Ekonomiaren alorrean, enplegua sortzeko helburua izanen dutela aurreratu du. UGT-CCOO-CEN barnebiltzen duen Elkarrizketa Sozialaren Kontseilua finantzatzeko diru saila kentzeko asmoa du gobernuak. Zerga politikaz esan du urtarrilaren 1ean indarrean sartuko den zerga erreforma ezarriko duela, eta lau urtean "egonkor" izateko konpromisoa hartu du.

"Nafarroako Gobernuaren obsesioa izanen da hezkuntza". Ildo horretan, PAI eredua eten eginen du urte betez, egoera aztertzeko. "Elebitasunetik abiatuta eta aukera hori baliatuta atzerriko hizkuntzen ikasketa bultzatuko du gobernuak". LOMCE kritikatu eta Ikastolen lana goraipatu du.

Hizkuntz normalizazioaren ardatzak ere eman ditu Barkosek: transbertsalitatea, eraginkortasuna eta parte hartzea. Hizkuntz eskubideetan aurrera egiteko arau esparrua ere iragarri du. 

Emakumeen indarkeriaren aurkako plan estrategikoak  "nahikoa baliabide" izanen dituela esan du, eta Energia Politika eta klima aldaketa kudeatzeko erakunde publiko bat sortuko duela. Nafarroako Ubideari buruz esan du ureztatze zonaldeko gainkostuak aztertu nahi dituztela.

Autogobernuaren "defentsairmoagoa" iragarri du Uxue Barkosek. Auzotasun eta lankidetza harreman onak iragarri ditu eta EAErekiko erlazioak normalizatu nahi ditu, baita ere Nafarroa Behereko udalekin erlazioak sakondu ere. 

"Orain dugun bakeak memoria, justizia eta biktima guztien erreparazioa izan behar du, salbuespenik gabe”, adierazi du bakegintzari buruz.

Exekutiboberriak “gizaeskubideenurraketa eta indarkeriaekintzaguztiak, salbuespenikgabe, gaitzetsiko”dituela adostu dutela indar politikoek 74 orrialdeko akordioan, “indarkeria ETArena, eskuinmuturreko taldeena zein Estatuko funtzionarioena izan”.

Enplegua sortzea eta fiskalitate bidezkoago bat sortzea ere izan ditu hizpide. Erronka handia izanen da langabezia tasa jaistearena eta herritar guztiek babes ekonomiko nahikoa izateko lan egitea.  

Azpiegitura zenbaiti ere egin die erreferentzia. Nafarroako Ubideari ahalik eta errentagarritasun gehien atera eta gastua gutxitzea; Abiadura Handiko Trenean moratoria bat egitea urtebetekoa gaia sakon aztertu eta egokia izanen den proiektua proposatzeko, Bardeako Tiro eremua geldiaraztea, ESAko urtegia geldiaraztea, Navarra Arenari erabilera anitza eskaintzea eta beste.

Gai guztietarako parte hartzea eta gardentasuna izanen direna nabarmendu du Barkosek.

Hitzaldia amaitzeko Barkosek Axularren hitzak erabili ditu. Marraztu nahi duten nafarroa koloreanitza izanen dela esateko erabili du Axular.Programaren gainean lortutako akordioaz mintzatu da gehien bat Barkos. Sortu nahi duen Nafarroa izan du hizpide. 

"Araiz, itzalean egonen den presidentea" 

Javier Esparza UPNkoparlamentariakgogorekin dio berediskurtsoan Uxue Barkosenhautagaitzarenkontra. “Barkosanderearen eta Adolfo Araizjaunarenizendarpenari" ezezkobotoaemangodiolairagarri du. Bere esanetan, Araiz "itzalpeko presidente" izango da eta hori, “oso garestiordaindukodutenafarrek”. EH Bildukbidepartamenduestrategikolortudituelaesan du.

UPNrentzat, programa ekonomikoekez du sinesgarritasunik: “Nondikaterako da dirua?". "Nafarroareneuskaldunizazioa" ere salatu du Esparzak. Euskara errespetatzendutelaesan du, baina "inposatu" eginnahidutelasalatu du.  Barkos ez dutela babestuko esanaz bukatu du hitzaldia: "Ezin dugu babestu EH Bilduri Nafarroaren kontrola eman dion gobernua".

Programaren gaineko akordioa, nagusi

Geroa Baiko Koldo Martinez aritu da gero. Programa indartsua erdietsi zutela uste du eta horren defentsa egokia iruditu zaio Martinezi. Mari Jose Beaumonti egin zaizkion kritikak gaitzetsi ditu eta esan du Martinezek gezurrak eta faltsukeriak direla denak.

EH Bilduko Adolfo Araiz kontent gelditu da Barkosen hitzaldiarekin. Esan du, hutsune zenbait sumatu dituela. Ustelkeriaren inguruan gehiago sakonduko zuela espero zuen Araizek eta Autogobernuaren inguruan zertzeladak eman baditu ere gehiago espero zuen. 

Laura Perezek gogoratu du lau alderdiek sinatutako programa dela bai, baina, herritarrek erabakitakoa ere badela. Lau alderdiek lortu dutelako nafarren boto gehiena eta eurei bideratutak oakordioa dela. Barkosen hitzaldia egokia iruditu zaio Laura Perezi.

Izuqierda-Ezkerraren izenean Jose Miguel Nuin entzun dugu. Nafar guztien elkarbizitzaren alde ariko direla esan du. Kontent egindako hitzaldiarekin eta aurrera begira, politika sozialetan jarriko duten indarrean jarri du soa Nuinek.

Arlo askotan adostasunetara iristeko prest 

PSNren lurralde batzordearen bileran abstentzioaren alde egin du Maria Txibite idazkari nagusiak, eta argudiatu du hori dela alderdiaren "elkarrizketarako borondatea" agertzeko modu egokiena. Nabarmendu du, hala ere, hitzegiteko prest egoteak ez duela esan nahi "txeke zuririk" sinatuko dutenik.

"Espero dut gobernu berriak politika egiteko modua aldatuko duela, eta ez dela tentazioetan eroriko. Lehenbailehen hasi beharko du Gobernuak erabakiak hartzen, eta gu hori zaintzen arituko gara".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!