Kazetariek bat egin dute eraso sexisten aurka

Euskalerria Irratia 2015ko uzt. 3a, 09:38
Kazetariak eta sanferminetan protagonista diren zenbait kidek bat egin dute eraso sexisten aurka. Argazkia: Larrion y pimoulier.

Eraso sexistarik gabeko jaien aldeko kanpainan hartu dute parte Nafarroako kazetariek. Eraso sexisten aurkako keinua islatu dute irudi bateratu baten bidez. 

Eraso sexisten aurka bigarren urtez jarraian bat egin dute Nafarroako komunikabideetako kazetariek. Irudi bateratuan eta sanferminetako zenbait protagonistekin batera Eraso sexistarik gabeko jaien aldeko kanpainarekin bat egin dute. Iruñeko Udaleko Berdintasun alorrak sustatu duen kanpaina da, beste eragile askorekin batera.

Euskalerria irratiak ere parte hartu du kazetariek egindako argazkian. Berria, Gara, Diario de Noticias, Diario de Navarra, Argazkipress, Eitb, TVE, RNE, Navarra TV, SER, COPE, Onda Cero, EFE eta Europapress agentzietako kazetariak ageri dira irudian. Sanfermin giroan protagonista diren hainbat kidek ere bat egin dute: erraldoien eta buruhandien konpartsak, dantzariek, gaiteroek, entzierroetan lanean aritzen den medikua, artzaia, txistularia, peñetako kidea eta sanferminak berdintasunean taldeko teknikaria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!