51 urteko gizon bat hil da Areson, traktorea iraulita

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 26a, 08:07

Istripua atzo arratsaldean jazo zen eta ezbeharraren tokian hil zen gizona.

Herrira sartzeko bidegurutzetik 300 metrora dagoen zelai batean jazo zen ezbeharra. Gidatzen zuen traktorea iraulita hil zen 51 urteko gizona atzo arratsaldean. 17:40ak inguruan izan da istripua, eta tokian bertan hil zen traktorearen gidaria. Larrialdi zerbitzuek ezin izan zuten deus egin haren bizitzaren alde.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!