527 ikaslek selektibitateko ezohiko deialdiaren azterketa eginen dute

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 24a, 09:05

Nafarroako Unibertsitate Publikoan eginen dituzte azterketak. Gehienek, 403 ikaslek, bi faseetako probak eginen dituzte: arlo orokorretakoak eta espezifikoetakoak.

Uztailaren 1ean jakinen dute selektibitateko bigarren deialdian azterketa eginen dutenek proba gainditu duten edo ez. Gaur hasiko dira unibertsitateko ikasketak egiteko probak egiten eta ostiralean amaituko dute. 527 ikasle ariko dira Iruñeko eta Tuterako unibertsitate-campusean azterketak egiten. Bi faseetarako eman dute izena gehienek, 403 ikaslek: fase orokorrerako eta arlo espezifikoetarako.

Gaztelania eta Literatura azterketa izanen da egiten lehena. Historia eta filosofiaren artean aukeratu beharko dute gero. Arratsaldean atzerriko hizkuntzako azterketak izanen dituzte. Bihar euskara eta literatura proba izanen dute 08:30ean. Biologia, greziera, musika, fisika eta matematika etorriko dira gero. Arratsaldez gizarte eta ingurumena, artearen historia, latina eta marrazketako azterketak izanen dituzte. Ostiralean emanen diote amaiera: geografia, kimika, musikaren historia, dantza eta teknologia izanen dituzte gainditu beharrak.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!