“Pobreziari aurre egitea izan dadila gobernu berriaren lehentasuna”

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 10a, 13:49
Nafarroako Pobreziaren Kontrako Sarearen ordezkariak gaurko agerraldian.

Nafarroako Pobreziaren Kontrako Sareak gobernu berriari eskatu dio "herritarren beharrei erantzutea eta gutxien duenari laguntza ematea".

Nafarroan etorri daitekeen aldaketari begira jarri da Nafarroako Pobreziaren Kontrako Sarea. “Krisia, denboran gehiegi luzatu da eta irtenbidea emateko lan egin dezala eskatu nahi diogu Gobernu berriari”, azaldu du Eduardo Jimenez pobreziaren aurkako sareko zuzendariordeak. “Lehentasunen artean, lehena izan dadila pobreziari aurre egiteko neurriak hartzearena”, eskatu dute.

Horretarako, sortuko den gobernu berriko kideekin “elkarlanean eta programak adosten” aritzeko prest azaldu dira. Gogorarazi dute krisi garaian pobrezia larrian izan direnei baliabideak eskura jarri ordez, murriztu egin dituztela: “Orain arte izandako ikuspuntua aldatu eta bidegabeak diren egoerei aurre egin behar zaie,  herritarrari laguntza eman behar zaio”. Tresna ugari daude pobreziari aurre egiteko, uste dute. Erreforma fiskala nabarmendu dute aukeren artean. Izan ere, behar gehien izan den unean, baliabide gutxien baliatu du Gobernuak eta fiskalitate egokiago batek “tresnak” eman diezazkioke gobernuari. Kudeaketa okerra egin izana leporatu diote orain arte aginte makila izan duenari. Ikuspuntua aldatzeko eta pobreziari aurre egiteko programak birbideratzeko eskatu diote aldaketa ekarriko duenari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!