Bixente Serrano Izkok hartuko du Uxue Barkosen tokia Diputatuen Kongresuan

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 26a, 13:47
Bixete Serrano Izko agerraldi batean. Argazkia: geroabai.com

Geroa Baiko zerrendaburuak eta Maria Txibite PSNko hautagaiak Espainiako Gorteak utziko dituzte. Nafarroako Gobernuko kide izatea eta Gorteetan ordezkari izatea ez baitira bateragarriak.

Aste honetan uko eginen dio karguari Uxue Barkosek. Diputatuen Kongresua utziko du Nafarroako Parlamentuan aritzeko. Bixente Serrano Izko historialaria izanen da diputatu Barkosen ordez. Duela lau urte, Geroa Baiko zerrendan bigarren aurkeztu zen Izko.

PSNko zerredaburuak laster utziko du Senatua ere. Javier Sanzek hartuko du Maria Txibiteren tokia. Sanz aurretik ere izan zen erkidegoko senatari 2003tik 2007ra eta PSNren senatari 2007tik 2011ra. Gainera, 22 urtez izan da Castejongo hautetsi, horietatik hamasei alkate.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!