PSNk aldaketan parte hartu nahi du, baina ez nazionalistak nagusi diren gobernu batean

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 26a, 08:25
Maria Txibite agerraldi batean. Argazkia: psn-psoe.org.

Nafarroako Gobernuaren "kolorea" aldatzeko prest azaldu da alderdi sozialista baina "hegemonia nazionalista" ardatz izanen denarekin ez du bat eginen.

PSNren zuzendaritza batzordearen ustez, emaitzak ez dira onak atzera egiten dutelako, eta Espainian PSOEk izandako boto galerarekin lotuta daudela uste dute. «Hauteskunde hauetan aldaketa seguru baten aldeko konpromisoa hartu dugu. Uste dugu nazionalistek nagusitasuna duten gobernu bat ez dela aldaketa». Nafarroako Gobernuan parte hartu nahi du alderdi sozialistak “Gobernu ezkertiarra eta aurrerakoia” lortzeko helburuarekin.

Nafarroan zein Espainian “esateko asko” dutela ere nabarmendu du PSNk, izan ere, Nafarroan 200 zinegotzi baino gehiago izanen dituzte. Nafarroaren autogobernuaren defentsa egiteko beharra azpimarratu du eta lurralde-eztabaidan sakontzeko.

PSNk zazpi parlamentari eskuratu ditu hauteskundeetako emaitzetan, 2011an baino bi gutxiago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!