Adolfo Araiz: “Logikoena litzateke Barkos presidente izatea, eta Asiron alkate"

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 25a, 12:19

EH Bilduko parlamenturako zerrendaburuak eguerdian presidente izateko babesa eskaini dio Uxue Barkosi koalizio gobernua osatzearen truke. Goizean, elkarrizketa egin diogu Euskalerria Irratian.

 

Adolfo Araiz: “Logikoena litzateke Barkos presidente eta Asiron alkate izatea”

Zortzi eta parlamentari 47.800 boto lortu dituzue. Pozik?

Hobeak izan zitezkeen emaitzak. Baina nik kanpainan askotan esan nuen helburua zela ekuazioa 26ra iristea, eta zenbaki majiko hori lortu dugu. Ezinezkoa zirudien, eta lortu dugu denon artean. Historikoa den une bat bizi dugu, hainbatetan amestu duguna. Ez bagara ados jartzen, jendeak ez digu barkatuko.

Abertzaleek 100.000 botoen langa ainditu zenuten atzo, historian lehendabizikoz.

Hori ere inportantea da. Guk agian azkarrago hazi nahiko genuke, baina ikusita erregimenak azken astean nola mugitu dituen indar guztiak, nik uste dut pozik egoteko moduko emaitzak direla.

Hori horrela, estatusak, markoak, lurraldetasunak zein toki eduki behar du aldaketan?

Bere tokia izan beharko du, ez dakit noraino garatu beharko den. Aldaketa ez da bakarrik zeintzuk diren arduradun politikoak. Aldaketa edukietan datza. Gizarteak eman digun agindua da 26 parlamentari batzen ditugun lau indar horien artean ados jartzea, eta, batez ere, aldaketa politiko eta soziala gauzatzea.

Lauko koalizioaren aldeko apustua egin duzu kanpainan. Orain ere bai?

Nik uste dut gauzatu beharko dela. Ez dakit gero zein formula erabil daitekeen denok hor egoteko, edo baten bat kanpoan geratzeko. Nik uste dut guk hor egon behar dugula. Denok parte izatea ona izanen litzateke denontzat. Ikusi beharko da. Ez da alde handia lehen hiru indarren artean. Horregatik hoberena da denok barruan izatea.

Erregimenaren B plana izan liteke gehiengo osoa galdu eta gero, PSN aldaketaren blokera pasatzea, aldaketa baldintzatzeko, gobernuan sartzeko, zuek gobernutik at uzteko. Nola dakusazu aukera hori?

Akats larria izanen litzateke bizkarra ematea EH Bilduk Parlamentuan eta hainbat eta hainbat udaletan lortu duen indar horri. Saiatzen badira gu baztertzen, ez dute gehiengo osorik lortuko. Gu gabe eta PSNrekin 25era iristen dira, kasurik hoberenean, ez baitakit kasu horretan zer esanen luketen Podemosek eta IEk. Lauron artean hitz egiten hasi behar dugu, aztertu zerk batzen gaituen eta zerk ez, eta adostasunak bilatu. Aro politiko berri bat hasi behar dugu.

PSNz ez zarete fio. Podemosez?

Ez dut uste huts egingo dutenik. Atzo Laura Perezek esan zuen horretan konfiantza daukat. Diote arduraz jokatuko dutela aldaketari atea zabaltzeko. Ez dakit barrutik ala kanpotik izanen den, baina hala eginen dutela uste dut.

Uxue Barkos presidente eta Joseba Asiron alkate?

Logikoena litzateke.

Zortzi eta parlamentari 47.800 boto lortu dituzue. Pozik?

 

Hobeak izan zitezkeen emaitzak. Baina nik kanpainan askotan esan nuen helburua zela ekuazioa 26ra iristea, eta zenbaki majiko hori lortu dugu. Ezinezkoa zirudien, eta lortu dugu denon artean. Historikoa den une bat da, hainbatetan aipatu duguna. Ez bagara ados jartzen, jendeak ez digu barkatuko.

 

Abertzaleek 100.000 botoen langa ainditu zenuten atzo, historian lehendabizikoz.

 

Hori ere inportantea da. Guk agian azkarrago hazi nahiko genuke, baina ikusita erregimenak azken astean nola mugitu dituen indar guztiak, nik uste dut pozik egoteko emaitzak direla.

 

Hori horrela, estatusak, markoak, lurraldetasunak zein toki eduki behar du aldaketan?

 

Bere tokia izan beharko du, ez dakit noraino garatu beharko den. Aldaketa ez da bakarrik zeintzuk diren arduradun politikoak. Aldaketa edukietan datza. Gizarteak eman digun agindua da 26 parlamentari batzen ditugun lau indar horien artean ados jartzea, eta, batez ere, aldaketa politiko eta soziala gauzatzea.

 

Lauko koalizioaren aldeko apustua egin duzu

 

Nik uste dut gauzatu beharko dela. Ez dakit gero zein formula erabil daitekeen denok hor egoteko, edo baten bat kanpoan geratzeko. Nik uste dut guk hor egon behar dugula. Denok parte izatea ona izanen litzateke denontzat. Ikusi beharko da. Ez da alde handia lehen hiru indarren artean. Horregatik hoberena da denok barruan izatea.

 

Erregimenaren B plana izan liteke gehiengo osoa galdu eta gero, PSN aldaketaren blokera pasatzea, aldaketa baldintzatzea, gobernuan sartzea, zuek gobernutik at geratzea.

 

Akats larria izanen litzateke bizkarra ematea EH Bilduk Parlamentuan eta hainbat eta hainbat udaletan lortu duen indar horri bizkarra ematea. Saiatzen badira gu baztertzen, ez dute gehiengo osoa lortuko. Gu gabe eta PSNrekin 25era iristen dira, kasurik hoberenean, ez baitakit kasu horretan zer esanen luketen Podemosek eta Iek. Lauron artean hitz egiten hasi behar dugu, aztertu zerk batzen gaituen eta zerk ez, eta adostasunak bilatu. Aro politiko berri bat hasi behar dugu.

 

PSNz ez zarete fio. Podemosez?

 

EZ dut uste huts egingo dutenik. Atzo Laura Perezek esan zuen horretan konfiantza daukat. Diote arduraz jokatuko dutela aldaketari atea zabaltzeko. Ez dakit barrutik ala kanpotik izanen den. Baina eginen dutela uste dut.

 

Uxue Barkos presidente eta Joseba Asiron alkate?

 

Logikoena litzateke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!