Araiz: "Aldaketa posible zen eta orain eskura dugu"

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 25a, 00:44

Pozez zoratzen azaldu zen Adolfo Araiz bere jendearen aurrean eta EH Bilduren emaitzak goraipatzeaz gain, aldaketaren aldeko alderdi guztiek lortutako ordezakaritza kontuan izan zuen, aldaketa eskura dagoela iragartzeko: "Esana genuen, benetako aldaketa posible zen eta orain, 26 eskainurekin posible da".

Politikari tafallarrak boza abertzaleek Nafarroan barna izan duen zabalkunde garrantzitsua nabarmendu zuen eta, bata bestearen atzetik, EH Bilduk lehen indarra izatea lortu duen herri guztiak izendatu zituen. EH Bildu, Parlamentuan hirugarren indarra izateaz gain, Nafarroan barna zinegotzi gehien eskuratu dituen alderdia izango da aurrerantzean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!