Esparza: "Gobernua osatzen saiatuko naiz, guztiekin, EH Bildu kenduta"

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 25a, 00:40

Jose Javier Esparzak Nafarroako hauteskundeen behin-betiko emaitzak jakin baino pixka bat lehenago azaldu zen prentsaren aurrean eta bere agerpenaren zati nagusia EH Bildun zentratu zuen, gobernua osatzeko elkarrizketetan ez duela sartuko iragartzeko.

 

Kopetilun azaldu zen Esparza eta labur aritu zen, emaitzek eragindako saminaren erakusle. Hauteskundeak 15 eserlekurekin (duela lau urte baino 4 gutxiago) irabazi arren, oso zaila du Esparzak Gobernua osatzea, aldaketaren aldeko alderdiek 26 ordezkari eta gehiengoa lortuko baitute

Esparzaren agerpen motzak –hiruzpalau minutu eskas– ez zuen analisirako tarte handirik izan. EH Bilduri ezarritako betoa iragartzeaz aparte, bere alderdiaren alde egin dutenei esker ona adierazi zien. Horrez gain, Gobernua osatzeko eta “beti bezala bihar goizetik Nafarroaren eta nafarren  alde” egiteko asmoa agertu zuen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!