Aldaketa garaile

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 24a, 23:05

Aldaketaren alde agertu diren alderdi politikoek gehiengoa izango dute datorren Nafarroako Parlamentuan, guztien artean 26 ordezkari lortu eta gero (Gero Bai 9, EH Bildu 8, Podemos 7 eta IE 2).

UPNk aurreko hauteskundeetan baino lau eskainu gutxiago eskuratu ditu eta nekez osatuko du Gobernurik, nahiz eta Jose Javier Esparza hautagaiak horretarako bere prestutasuna agertu zuen. PSNk 7 ordezkari lortu ditu eta 2 PPk.

Gauak bi une zirraragarri izan zituen: bozken hiru laurden zenbatuak zirenean PSNk Geroa Bairen esku zegoen ordezkari bat lortu zezakeela iragarri zenean. Arrisku hori usatzen joan zen heinean, beste berri bat sortu zen, Ciudadanos %3ko ordezkaritza lortzeko atarian egon baitzen. Hala izan balitz, bi ordezkari lortu eta aldaketarako aukera zapuztu zezakeen.

Partehartzea %71,35 izan da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!