Belaguako aterpea berriro zabalduko dute

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 21a, 11:57
Argazkia: komandokroketa.org

Nafarroako Mendi Kirol Federazioak bere bizkar hartu du aterpearen kudeaketa.

Nafarroako Mendi Kirol Federazioak eta Erronkariko Batzar Nagusiak akordioa sinatu zuten atzo. Horren arabera, Batzarrak 20 urtez musu truk utziko du Federazioaren esku Belaguako aterpearen kudeaketa. Agiri horretan, Federazioak hitzematen du ahalik eta lasterren zaharberrituko eta zabalduko duela aterpea.

Aterpea Nafarroa Kirol Elkarteak eraiki zuen, 1971n, eta 2004an itxi zuten, ezin zietelako aurre egin mantenu gastuei. 1980tik 1993ra Koldo Aldaz aterpeko arduradunetako bat izan zen. Egun federazioko presidenteordea da. Eta bera kudeatzen ari da berrirekiera. Abuztuan, obra txikia egin nahi dute behin behineko aterpea zabaldu ahal izateko: garai bateko garajean hamabi lagunentzako oheak jarriko dituzte, eta komun kimiko bat.

2017ko udazkenean, zaharberritze lan sakonagoa egin nahi dute. Aurreikuspenen arabera, behin betiko aterpeak 55 plaza eskainiko ditu, 4-5 lagunentzako hainbat gelatan, formakuntza gela izanen du, arriskuen behatokia eta mendizaleentzako jatetxe xumea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!