Osasunbideak ekografiak Marta Beraren senide baten enpresa pribatura bideratu ditu

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 21a, 08:58
(Argazkia: ELA)

Mediku irizpiderik gabe prezioa baino ez dute kontuan hartu. 1,8 milioi euroren truke egin dute behin behineko esleipena 2017 urtea arte.

Marta Beraren senitarteko batek gidatzen duen enpresa bati esleitu diote 1,8 milioi euroren truke ekografiak egiteko ardura. Modu horretan eta esleipena behin betikoa izanen balitz enpresak 538.900 euro poltsaratuko lituzke 2015ean. 2017. urtera arte ere luzatu liezaiokete kontratua.

Lehen mailako arretan egiten diren ekografiak bideratu nahi ditu Osasunbideak enpresa pribatura. Aurten 14.000 inguru izanen lirateke eta etorkizunean hazi egin daiteke zenbateko hori. Nafarroako Parlamentuan kritikatu da jokaera hau: irizpide subjektiboak gailendu direla uste dute eta medikuek emandako irizpideak ez direla kontuan hartu.

Erradiologia ekografikoan aditurik ez du enpresak. Osasunbideak ekografiak egitera enpresa pribatura bideratuko ditu erabiltzaileak, espezialistarik ez duen enpresara.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!