Preso errepublikanoei omenaldi hunkigarria Ezkaba mendian

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 18a, 09:13

Mila lagun inguru izan dira Ezkaba mendiko gotorlekuan 1934 eta 1945 urteen artean preso izan zituztenei omenaldia egiten.

Presoen idazkiak irakurri dituzte senitartekoek. Bertaratutakoak hunkituta gelditu dira. 1934 eta 1945 urteen artean preso izan zituzten errepublikazaleen senitartekoek gertatutakoa pasarte laburretan zabaldu dute. Txinparta taldeak antolatuta, milaka lagun elkartu ziren atzo Ezkaba mendiko gotorlekuan. Senitartekoen hitzak ahots ozenean aldarrikatzeaz gainera, idatziz ere gorde dituzte. Botiletan sartu eta Ezkaba mendiko hilerrian utzi dituzte, hilerriak berak duen izenarekin -Botilen hilerria- bat egiteko. Krabelin gorriak ere utzi zituzten. Aurreskuak eta lore eskaintzak itxi zuten omenaldia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!