Pamplonica enpresako langileek greba mugagabeari ekin diote, hitzarmena blokeatu dietela eta

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 15a, 09:28

Haragi kontserbetan eta aurretik prestatutako janarian espezializatua dago lantokia.

Beriaingo Pamplonica lantegiko langileek greba mugagabeari ekin diote, zuzendaritzak lan hitzarmena blokeatu dielako, eta haien lan baldintzak asko okertu direlako azken urteotan. "2012ko ekainetik  2014ko abendura %20 murriztu digute soldata, eta zuzendaritzak ez du lehengoratzeko batere asmorik. Hori gutxi bailitzan, orain hitzarmena blokeatzekotan da”, ELA sindikatuko Pamplonicako kideek ohar bidez salatu dutenez. Haragi kontserbetan eta aurretik prestatutako janarian espezializatua dago lantokia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!