'Denbora da poligrafo bakarra', euskarazko urteko diskorik onena

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 13a, 12:58

Berri Txarraken disko hirukoitzak aitorpen hori lortu du Espainiako Musika Independentearen Sarietan.

Euskarazko 2014ko diskorik onenaren atalean, Denbora da poligrafo bakarra Berri Txarrak taldearen disko hirukoitzak irabazi du saria. Kalifornia, Madril eta Koloradon grabatu dute lana, hiru ekoizle ezberdinekin, eta 20 kantu ditu guztira, taldeak agertoki gainean egindako urte bakoitzeko bat. Hirukotea zuzenean aritu zen sari banaketan, astelehenean.

Nafarren lehiakideak Gatiburen, Joseba Irazokiren, Kepa Junkeraren eta Ruper Ordorikaren azken lanak ziren atal horretan. BEstalde, El Columpio Asesino talde iruindarrak ez du saririk eskuratu, hiru ataletan izendaturik egonagatik ere. Hiru atalotan gaueko irabazle nagusia, Vetusta Morla taldea nagusitu da.

Espainiako Batasun Fonografiko Independenteak, musika edizio eta sustapena eta artisten ordezkaritza eta kontratazioa jorratzen duten enpresa ertain eta txikien elkarteak banatzen ditu Musika Independentearen Sariak.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!