Oneka, Donostiako Aquariumeko marko konparaezinean

Euskalerria Irratia 2015ko api. 20a, 14:25
Eneko eta Oihana jo eta ke dantzan, Donostiako publiko itzelaren aitzinean.

Ene kantak ekimenak arrakasta handiz taularatu du iragan asteburuan Oneka ikuskizuna Donostiako Aquariumean. Izen bereko Euskalerria Irratiaren aldeko DVDaren 4.800 ale saldu dituzte jada.

Arrakasta itzela izaten ari da Ene kantak ekimeneko lagunak 'Oneka' DVDarekin eta baita izen bereko ikuskizunarekin ere. Asteburu honetan Donostian izan dira, eta hirutan bete dute Aquariumeko areto nagusia. Bi saio egin zituzten larunbatean eta beste bat igande goizean. Ikuskizuna ohi baino are ederragoa izan zen, aktoreek gibelean, dekoratu bezala, egiazko arraiak zituztela. Marko konparaezina, zinez. Bestalde, DVDaren 4.800 ale saldu dituzte jada. Gogoratuko denez, etekinen erda Euskalerria Irratiarentzat dira, eta beste erdia Ene kantak-en hurrengo ikuskizuna finantzatzeko. Beraz, DVDa oraindik ez baduzu eskuratu, hemen duzu aukera. Eta ikuskizuna ez baduzu ikusi, aurki Iruñerrian horretarako beta izanen duzu, iagndean, apirilaren 26arekin, atarrabiako Kultur Etxean izanen baitira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!