358 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa argitaratu dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean

Euskalerria Irratia 2015ko api. 17a, 18:20

Nafarroako Gobernuak 99 lanposturen deia eginen du uda aurretik. Hamar suhiltzaile plazaren deialdia datozen egunotan eginen du.

Uda aurretik Osasuneko 89 lanpostu deitzea aurreikusten dute (7 emagin, erizaintzako 69 laguntzaile eta erradiagnostikoan espezialistak diren 13 teknikari), 2009ko eskaintzari zegozkionak eta 2011n geratu zena.

Gainerako plazak aurtengo bigarren seihilekoan izapidetzen hasiko dira. Hezkuntzan, irakasleak beren lanpostuetan 2016-2017 ikasturtean lanean hasiko direla aurreikusten dute.

Foru Gobernuak 2015eko LEPan 269 plaza onartu zituen martxoaren bukaeran, Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean sindikatuen aurrean aurkeztu ostean. Eskaintza horri 2011n geratutako 2009ko LEPari dagozkion beste 89 plaza huts gehitu behar zaizkio, orain berriz ere aktibatu dena.

Deituko dituzten 358 plaza horietatik, 209 Osasunari dagozkio, 134 Hezkuntzari, 10 Suhiltzaileen Partzuergoari eta beste 5 adimen urritasuna duten pertsonentzat gorde dituzte. 358 enplegu horiez gain, Nafarroak 30 plaza gehiago izango ditu Justiziako Administrazioaren langileen arloan, eta bere garaian Estatuak deituko ditu.

NAOn argitaratutako artikulua hemen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!