Hil egin da larunbatean Noainen zaurituriko langilea

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 30a, 13:51
Nafarroako Ospitaleko larrialdiak (Argazkia: hospitecnia.com)

Atzo eman zuen azken hatsa Nafarroako Ospitalean, herenegun lanean ziharduela metalezko pieza batekin buruan kolpea jaso eta gero.

Hildakoak, Juan Miguel Arregi Razkin lakuntzarra da. 49 urte zituen eta larunbatean, martxoaren 28arekin, pairatu zuen lan istripua. Noainen autoentzako osagaiak egiten dituen enpresan ari zen beharrean, eguerdiko 12:05ean buruan kolpea hartu zuelarik metalezko pieza batekin. Noaingo Osasun Etxeko guardiako taldea berehala bertaratu zen, eta anbulantzia medikalizatua eskatu zuen. Cordovillako suhiltzaileen parkeko anbulantziak zauritua Nafarroako Ospitalera eraman zuen. Arregi Razkinek han eman zuen azken hatsa, atzo.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!