Ikusle bat larriki zauritua Muesen rally batean

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 28a, 18:16

Nafarroako Zirkuitua Rallyaren parte hartzen ari zen auto batek harrapatuta, pertsona bat larriki zauritua izan da. Beste bi ikusle gehiago artatu behar izan dituzte zauri arinagoekin. 

Istripua 11.57etan gertatu da rally honen lehen edizioa egiten ari zirela. Auto bat bidetik atera da Mues herriaren irteeran, NA-129 (Lodosa-Los Arcos-Acedo) errepidean eta han zegoen ikusle bat harrapatu du bi hanketako tibia eta peroneak hautsiz.  Zauritua Garcia Orcoyen Ospitalera eraman dute ambulantzia medikalizatu batean. Beste bi zaurituak bertan hartatu dituzte antolatzaileek prestatutako larrialdi zerbitzuetan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!