Guardia Zibilak bi nafar atxilotu ditu 'Pastor' operazioan

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 25a, 08:09
Argazkia: Martxelo Diaz

Fernando Arburua, medikua eta preso ohia eta Oihana Barrios psikologoa dira Nafarraoan atxilotu dituztenak. Guztira lau dira Guardia Zibilak atxilotukoak. Nagore Lopez de Luzuriaga Etxerat-eko kidea eta Izaskun Abaigar dira beste biak.

Euskal presoen sostengurako taldeen aurkako operazioa izan da gaurkoa, bereziki presoei medikuntza laguntza zein laguntza psikologikoa eskaintzen dien Jaiki Hadi kolektiboaren kontrakoa. Fernando Arburua mediku eta preso ohi nafarra Donostian atxilotu dute, eta Oihana Barrios psikologoa Iruñean. Barriosen Tejeria kaleko etxea denbora luzez miatu dute.Biok torturak pairatu dituzten pertsonekin egiten dute lan.

Haiez gain Etxerat elkarteko bi kide atxilotu dituzte: Nagore Lopez de Luzuriaga bizkaitarra atxilotu dute eta Izaskun Abaigar arabarra. HAien etxebizitzak miatzeaz gain, Etxeraten Gasteizko egoitzan ere izan da Guardia Zibila.

Urtarrilean atxilotu zituzten euskal presoen abokatuen kontrako polizia operazioaren jarraipena da gaurkoa. Ordukoari Mate izena jarri zioten. Gaurkoari, Pastor.

Bestalde, Iruñean Polizia Nazionalak Egoi Irisarri atxilotu du Espainiako Polizia Nazionalak. Irisarrik berak azaldu duenez, torturatu zuen guardia zibila ezagutu eta torturatzaile esan dio, eta horregatik atxilotu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!