Martxan da garabien gordailua Irunlarrea kaleko lur azpiko aparkalekuan

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 10a, 09:12

Ospitale inguruan dagoen lurpeko aparkalekuan dago astelehenetik garabien gordailua.

Iruñeko udaleko garabi zerbitzuek gaizki aparkatutako automobilak Irunlarrea kaleko lur azpiko aparkalekura eramanen dituzte hemendik aurrera. Zerbitzua aldatu du udalak eta ospitale inguruko aparkalekuak hartu du astelehenetik aurrera garabien gordailua. Horretarako, aparkalekuko lehen solairua erabiliko da.

Dornier Empark enpresak kudeatuko du Iruñeko udaleko garabi zerbitzua. Aparkaleku berrian 57 automobil hartzeko tokia izanen da. Bateratuak daude telefono bidezko zerbitzua eta informatikoa, horrek erraztuko ditu gordailutik kotxea erretiratzeko eman beharreko pausoak.

Justizia jauregiko aparkalekua konpondu arte

Otsailaren 7an Justizia Epaitegiko lur azpiko aparkalekua hondoratu zen. Konponketa lanetan ari dira, baina, bien bitartean, garabien gordailua Irunlarreako aparkalekuan izanen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!