358 plaza banatzeko Lan Eskaintza Publikoa iragarri du foru Gobernuak, hauteskundeen atarian

Euskalerria Irratia 2015ko ots. 11a, 13:04
Juan Luis Sanchez de Muniain, foru Gobernuko eleduna (Argazkia: Argia)

Probak egiteko datarik ez dute zehaztu. Funtzio Publikoko Mahaiko sindikatuekin negoziatu nahi omen dituzte.

Nafarroako Gobernuak 358 lanpostu finko eskainiko ditu. Horietako 209 Osasunbidean, 134 Hezkuntzan, 10 Suhiltzaileen Partzuergoan, eta bost urritasun psikikoak dituzten pertsonentzat gordeko dituzte.

Hauteskundeetarako hiru hilabete falta direlarik iragarritako Lan Eskaintza Publiko horrek ez du data zehatzik. Gobernuak ostegunean aurkeztuko du proposamena Funtzio Publikoko Sindikatuen Mahaian, eta han adostuko dute noiz egin azterketak.

Presidentetza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Morrasek eta Juan Luis Sanchez de Muniain eledunak egin dute iragarpena, gaurko gobernu bilkuraren ondotik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!