2017/02/23 20:00

Irriziklo: "Irri par Txou" Jose Cruz Gurrutxaga eta Ion Martinezekin (Txiki)

Irriziklo: "Irri par Txou" Jose Cruz Gurrutxaga eta Ion Martinezekin (Txiki)
Nafarroako Antzerki Eskola, Iruñea

Nafarroako Antzerki Eskolak hartuko du Irri Par Txou, Jose Cruz Gurrutxaga eta Ion Martinez “Txiki” aktorearekin. 2 tipo eskenatoki gainean. Ez dute gai bat jorratu gabe utziko, norberak bere estiloan, baina biak umorea lagun: Ikastoletako garaiak eta gertakizunak, unibertsitate giroa, maitasuna eta sexua, familia, euskaldunon izaera, musika… Interpretazio munduan denbora luze daramaten aktoreak. Martinez bakarlari moduan eta ‘Aldatzen laguntzen’ konpainian eta Gurrutxaga bai antzerkian (‘Txalo’, ‘Tartean’, ‘Vaiven’…) bai telebistan (Jaun ta jabe, Goenkale, Mi querido Klikowsky…).

Nafarroako Antzerki Eskolak  hartuko du IRRIZIKLO BEDERATZI 2017 Otsailaren 8, 15 eta 23, eta martxoaren 1 eta 15 egunetan.  Sarrera salmenta  Nafarroako Antzerki Eskolan eta http://www.laescueladeteatro.com/webgunean, 3 € (Abonoak: ziklo osoa, 10 € eta 3 egun, 7 €).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!