"Magiaren Etxea" pelikula uztailaren 31tik aurrera Golem La Morean, euskaraz.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2015ko abu. 2a, 00:54
Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz ekimenari esker, uztailaren 31tik aurrera, “Magiaren Etxea” animaziozko filma euskaraz ikusteko aukera izango da Euskal Herriko hamalau aretotan.

”MAGIAREN ETXEA” PELIKULA UZTAILAREN 31TIK AURRERA GOLEM LA MOREAN, EUSKARAZ.

 

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz ekimenari esker, uztailaren 31tik aurrera, “Magiaren Etxea” animaziozko filma euskaraz ikusteko aukera izango da Euskal Herriko hamalau aretotan.

 

Hauek dira: Florida Guridi 7 eta Yelmo Boulevard 12 (Gasteiz); Niessen (Errenteria); Urbil (Usurbil); Príncipe (Donostia); Golem (Iruñea); Zugaza (Durango); Getxo Zinema (Getxo); Cinesa Max eta Yelmo Megapark (Barakaldo); Cinesa Zubiarte eta Multicines (Bilbo); Cinesa Artea (Leioa) eta Dock Cine (Portugalete).

 

“Magiaren Etxea” filma belgikarra da, Ben Stassenek eta Jeremy Degrusonek zuzenduta. Jabeek kalean utzitako katakume baten istorioa da; ekaitza batetik babesteko, katakumea tramankulu bitxiez betetako etxe batean sartuko da. Agure mago bat bizi da bertan, katakumeari harrera beroa egiten diona. Mago zaharrak etxean dituen gainontzeko animaliek, ordea, ez dute begi onez hartuko eta katakumeak bere lekua bilatu beharko du.

 

Zinema Euskaraz programak diru-laguntzak ematen ditu filmak euskarara itzultzeko. Laguntza horren baitan kokatzen da “Magiaren Etxea”, 2015. urtean itzuli den zazpigarren filma. Aurrez, “The good son”, “Pixkanaka-pixkanaka”; “7 ipotxa”; “Tom Txiki” eta “Asterix” itzuli dira. Laguntza hauen xedea filmak euskaraz ikusteko ohitura sustatzea da, eta bide batez, aisialdian euskararen normalizazioan 

 

Pelikularen aurkezpena, beheko loturan:

 

https://www.youtube.com/watch?v=PkmXQzXmbJs

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!