Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

"Ongi etorria" Vianan: hizkuntza politika berri baten seinale?

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2015-04-01 01:30   Euskara

“Ongi etorri” hitzak, euskaraz, agertzen dira kartel honetan, A-12 autobian, Errioxaren eta Nafarroaren arteko mugan (Vianan). Lehenbiziko aldia da, Iruñetik hegoaldera.

“Ongi etorri” hitzak, euskaraz, agertzen dira kartel honetan, A-12 autobian, Errioxaren eta Nafarroaren arteko mugan (Vianan). Lehenbiziko aldia da, Iruñetik hegoaldera.

Ongi etorri egiteko kartelak, hizkuntz politika baten argazkia.

Orain arte, hauxe izan da Nafarroako Gobernuaren jardunbidea kartel hauekin: Ahal bada euskararik ez, eta gaztelania beti, eta nagusi.

Eremu “ez-euskaldunean”, kartela gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, alemanez eta italieraz zeuden. Bukatzeko, “Reyno de Navarra, tierra de diversidad”. Harrapazank.

Eremu euskaldunean, berriz, bi kartel topatuko zenituen, esaterako Donostiatik etorrita: Lehenbizikoa gaztelaniaz (lehenik) eta euskaraz eta gainerako hizkuntzetan, eta gero “Reyno de Navarra, tierra de diversidad”. Bigarren kartela berdin, baina bukatzeko “Nafarroako Erresuma, lur anitza”.

Aldaketa hau zerbaiten isla ote da? Ikusiko.

Erantzunak

Asier Azpilikueta 2015-04-01 22:52 Erantzuna | #1

Egia erran, kartela ikusita, nik ez dakit aurrerapausua den ala bertze zerbait. Gaztelania ez bertze hizkuntzen pare jarri baitute euskara. Marra horizontal batek eta hizki tamaina ezberdinek argi uzten dute zein den bertako hizkuntza eta zein kanpokoak.

Mintxo 2015-04-02 13:20 Erantzuna | #2

Bai, arrazoi duzu.
Apirilaren 25eko ekitaldiari begira, kartel hauek sala litezke, euskararik batere ez dutenak eta "konponketa" berri hau ere bai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa