Iruñerriko euskaldunon agerkaria

2017/03/11 00:00

Lesaka Iruñea

Mintza-txotx! Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera!

Mintza-txotx! Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera! Iruñerriko Mintzakideak Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak eta Izarbeibarko Mintzakide taldeekin batera Lesakako Sagardotegira irteera antolatu dugu Martxoaren 11an, larunbata. Goizez atera eta gaueko 21ak aldera Iruñera itzuliko gara, nahi duenak bertan parrandarekin jarraitu dezake. Saio hau euskaldun guztientzako irekia da, baldintza bakarra, euskaraz hitz egitea. Beraz, gonbidatu inguruko jendea: lagunak, familia,amoranteak, ezagunak,…Eta bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira. Prezioa: 35€ (Sagardotegia eta autobusa barne). Animatzen zaretenentzako Lesakara joateko autobusa izango duzue zenbait tokitan. Autobusa Lizarraldetik etorriko da, Iruñetik pasa, Baztango eta Malerrekako jendea hartu eta Lesakarat abiatuko da. NAFARROAKO MINTZAPRAKTIKA EGTASMOEN SAGARDOTEGIA Izena emateko: bete hurrengo fitxa https://goo.gl/forms/m0CGfYMJcvm8DiCU2 eta txartelak gordeko dizkizugu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa