Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Mintza-txotx! Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera!

Erabiltzailearen aurpegia Iruñerriko Euskaltzaleen Topagunea 2017-02-24 11:37
Azken urteotan bezala, Nafarroako Mintzapraktika egitasmoak Mintza-txotx! -a antolatu dugu datorren martxoak 11rako. Saio hau euskaldun guztientzako irekia da, beraz, gonbidatu inguruko jendea: lagunak, familia, ezagunak…Eta bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira. NAFARROAKO MINTZAPRAKTIKA EGTASMOEN SAGARDOTEGIA Izena emateko: bete hurrengo fitxa https://goo.gl/forms/m0CGfYMJcvm8DiCU2 eta txartelak gordeko dizkizugu.

Iruñerriko Mintzakideak Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak eta Izarbeibarko Mintzakide taldeekin batera  Lesakako Sagardotegira irteera antolatu dugu Martxoaren 11an, larunbata.

Jan eta edateko aukerarik ez da faltako Lesakako Linddurenborda Sagardotegi honetan. Goizez atera eta gaueko 21ak aldera Iruñera itzuliko gara, nahi duenak bertan parrandarekin jarraitu dezake.

Saio hau euskaldun guztientzako irekia da, baldintza bakarra, euskaraz hitz egitea. Beraz, gonbidatu inguruko jendea: lagunak, familia,amoranteak, ezagunak,…Eta bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira.

  • Prezioa: 35€ (Sagardotegia eta autobusa barne). Animatzen zaretenentzako Lesakara joateko autobusa izango duzue zenbait tokitan.
  • Autobusa Lizarraldetik etorriko da, Iruñetik pasa, Baztango eta Malerrekako jendea hartu eta Lesakarat abiatuko da. Autobusaren ordutegiak hurrengoak izango dira:
  • Mintza-Txotx!

– 12:00ean Lizarrako Bus Geltokian

– 12:30 Iruñea, Korralilloseko biribilgunean

 – 13:15etan, Elizondoko Plazan.

– 13:40ean, Doneztebeko bus geltokian.

– 14:00 Lesakan.

– 20:30etan Lesakatik buelta!

 

 

Izena emateko: bete hurrengo fitxa eta txartelak gordeko dizkizugu: Sagardotegira irteeraTxartelak hartzeko epea Martxoaren 8an bukatzen da, osteguna. Adi egon! Autobus bakarra aterako da eta plazak mugatuak dira!

 Animatu zaitezte! Egun ederra pasako dugu Lesakan!

Aurreko urteetako irudiak ikusi nahi?

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa