2015/11/27 13:00

EUSKARAK 365 EGUN EKITALDIA

EUSKARAK 365 EGUN EKITALDIA
UDALETXE PLAZAN, Iruñea

Kaixo euskaltzale: Euskaltzaleen Topaguneak, Euskal Herrian zehar, tokian tokiko bazkideekin batera antolatzen duen Euskarak 365 egun kanpaina abiatzeko prest da beste urte batez. Euskara egunero delako, ekitaldi bat prestatu dugu Iruñerriko euskaltzaleen Topaguneak: Karrikirik, Zaldiko Maldikok, Biltokik, Karrikaluzek, Zorrokak eta Euskalerria irratiak elkarlanean, Duguna dantza taldearen laguntzarekin. Honen bidez, atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu ekitaldira bertaratzeko. Ekitaldia bera laburra izanen da. Hori bai, aurretik eta ostean nahi izatera, aukera izanen duzu gurekin tragotxo eta mokadutxo bat partekatzeko Zaldiko Maldiko elkartean 12:00etatik aitzinera. Azaroak 28 Larunbata, 13:00 etan Udaletxe Plazan

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!