#hankazgora! gazteentzako argazki lehiaketa martxoaren 15 arte

Erabiltzailearen aurpegia Topagunea 2015ko mar. 5a, 12:21

Nafarroako 12-18 urte arteko gazteei zuzendutako lehiaketa da #hankazgora!, Instragram bidez eginen duguna. Euskara esperientzia positiboekin lotu eta gazteen artean sormena bultzatzea du helburu.

Topaguneak lehentasunezko egitekoa du gazteekin lan egitea, euskara berreskuratzeari begira paper garrantzitsua jokatzen dutelakoan. Bidelagun izan nahi ditugu gazteak, prozesu horretan protagonista izan daitezen.

Instragram bidezko lehiaketa

Gazteen egunerokoak txertatu diren teknologia berriak erabiliko ditugu eurengana hurbiltzeko. Instragram da horietako bat. Gazteek argazkiak partekatzeko erabiltzen duten sare soziala, alegia.

Egin beharrekoa

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek hankaz gora jarritako argazkiak atera beharko dituzte, euskarazko izenburu bat aukeratu eta lehiaketaren traolarekin partekatu Instragram bidez. Jasotzen ditugun argazki guztien artean argazki onenaren eta bozkatuenaren egileek 500na euroko bono sariak jasoko dituzte.

Parte hartzeko baldintzak lotura honetan ikus daitezke:

http://topagunea.eus/wp-content/uploads/2015/01/hankazgora-oinarriak.pdf

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!