Irailaren 29an, lan saioa Uharten: "Etxerakolanak beharrezkoak al dira?"

Erabiltzailearen aurpegia Sortzen 2016ko ira. 27a, 17:29
"Etxerako lanak beharrezkoak al dira?" txostena garatu, argitaratu eta aurkeztu ostean, Sortzen Elkarteko Lan Talde Pedagogikoak lanean darrai, eskolaz eskola, herriz herri, etxerako lanen inguruko eztabaida bultzatzen. Hurrengo hitzordua, irailaren 29an, osteguna, arratsaldeko 5:30ean, Uharte-Iruñeko Kultur Etxean.

2015-2016 ikasturtean aurkeztu genuen txostena. Hemen klikatu eta deskargatu!

Pasa den ikasturtean ere, txosten hau argitaratzearekin batera, zenbait aurkezpen egin ditu gure elkarteko Lan Talde Pedagogikoak, bai Hezkuntza eragileen artean, baita Nafarroako Hezkuntza Departamenduko zenbait eledunekin.

Modu berean, lan saio pare bat burutu dituzte dagoeneko: Iruñeko Alde Zaharrean eta Barañainen. Ostegun honetan Uharten dugu hitzordua, baina ez da azkena izango.

Bukatzeko, hemen, Hik Hasi aldizkarian, Dabid Castrillori, Lan Talde Pedagogiko kidea, egindako elkarrizketa duzue, eta HEMEN KLIKATUZ, Euskalerria Irratian, Dabidi eta Angela Kanpori, egindako elkarrizketa entzungai, 1:05:30 minututik aurrera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!