LOMCEko kanpo probak: Lotsaren Egunak !. Mobilizazioak.

Erabiltzailearen aurpegia Sortzen 2015ko api. 27a, 10:06
Apirilaren 23an, zenbait guraso, Herrikoa eta Sortzen Elkarteak, 3. mailako haurren gurasoen 1000 sinadura baino gehiago aurkeztu genituen Nafarroako Hezkuntza Departamenduan. Jarraian, banatu zen prentsa-oharra irakurgai duzue Pasa den martxoaren 28an ehun familiatik gora agerraldi publikoa egin genuen LOMCEk ezartzen dituen 3. mailako probei desadostasuna adierazteko. Agerraldian parte hartu genuen ama eta aita guztiak benetan kezkatuak gaude. Kezkatuak LOMCE hezkuntza erreformak eta hurak dakarrenak gure seme alabengan eduki dezakeen eraginagatik.

Agerraldian parte hartu genuen ama eta aita guztiak benetan kezkatuak gaude. Kezkatuak LOMCE hezkuntza erreformak eta hurak dakarrenak gure seme alabengan eduki dezakeen eraginagatik. Gure seme alaben etorkizuna baldintzatu dezakeen neurrietako bat LOMCEk ezartzen dituen kanpo probak izango dira. Proba hauen inguruan zera azaldu nahi dugu:

  • 3. mailako ikasleen adina ez da egokia bere heziketa prozesua baldintzatuko duen proba bat egiteko. Eta ez du balio ikastetxe baten kalitatea neurtzeko, are gutxiago hezkuntza sistemaren kalitatea neurtzeko.
  • LOMCEk dioenarengatik, bereizkeria ekar dezakeen eskolen arteko ranking publikoa ahalbidetzen du.

  • Testuinguru hurbila kontuan hartzen ez duten proba estandarizatuak planteatzen dira. Ikasle guztientzat proba berdinak egingo zaizkie; honekin aukera berdintasunaren oinarria apurtzen delarik.

  • Proba bakar batean ateratzen diren emaitzei garrantzi guztia ematen zaie, ikasketa prozesu osoari eta ebaluaketa jarraiari garrantzia kentzen zaion bitartean.

     

Honengatik guztiarengatik ez ditugu proba hauek begi onez ikusten eta Nafarroa osoko guraso elkarte asko urratsak ematen hasi gara eta urrats gehiago emateko prest gaude hauei aurre egiteko:

  1. Lehenik eta behin, proba hauen inguruko informazio falta salatu nahi dugu. Hezkuntza Departamentuari eta Eskola Kontseiluari eskaera egin diogu hartuko diren ohizko eta ez ohizko, bakarkako eta taldeko neurrien inguruan proba hauek gauzatuz gero. Eta ez digu erantzunik eman.

  2. Bigarrenik, gaur, Hezkuntza Departamentuari azken hilabetean jaso ditugun, 3. mailako gurasoek sinatutako, 950 instantziatik gora eman dizkiogu. Bertan 3. mailako proba hauekiko eta LOMCEk ezartzen dituen proba guztiekiko desadostasuna erakusten zutelarik.

  3. Publikoki Nafarroako Gobernuari proba indibidualizatuak hauek gelditu ditzan eskatu diogu eta hauen inguruko eztabaida zabaldu dezan. Ez digu inolako kasurik egin.

  4. Horregatik guztiagatik, pausu gehiago ematera goazela adierazi nahi dugu:

  • Batetik proba hauek gelditzearen ezezkoaren aurrean edota hartuko diren neurrien inguruko informazio ezaren aurrean, familien proposamen indibiduala haien seme alabak ez daitezen ebaluatuak izan. Horretarako ikastetxearen zuzendaritzari eskutitz bat helaraziko dio familia bakoitzak, haien seme alabak proba pasatzeari uko eginez. Eskutitz hauek apirilaren 24 eta 30a bitartean helaraziko dira.

  • Lotsaren egunak: Probak iraungo duen hiru egunetan deia egingo dugu eskoletara kamiseta beltzez jantzita joateko. Lotsaren eta inposaketaren egunak izango dira hauek. Egun horietan goizean eskolara joan baino lehen (8:45) kontzentrazioak egitera animatzen dugu. Ikastetxeetan argazkia ateratzera eta e-posta helbide batera bidaltzera animatuko dugu no.lomce.ez@gmail.com. Egun horietarako ekimen bateratu gehiago egitea aurreikusten dugu.

  • Maiatzaren 4an elkarretaratzea: Probak hasiko diren egunean elkarretaratze batera deituko dugu arratsaldeko 18:00etan hezkuntza Departamentuaren aurrean. Hezkuntza Komunitate osoarentzat izango da deia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!