Caravinagreak: : Sanferminak

Erabiltzailearen aurpegia Santi Leone 2015ko uzt. 9a, 09:32

Corte Inglesek asmatu du San Balendin eguna, amodioaren aitzakian sosa gasta dezagunloreetan, lurrinetan edo bertze edozein tontakeriatan. Sanferminak ez dakigu nork asmatu zituen,baina sanferminetako hainbat tradiziok badituzte izen deiturak –Ignacio Baleztena, errate baterako,edo Jokintxo Ilundain–, badute data –atzo goizekoak dira maiz–, eta, Ivan Gimenezek El corralitoforalean  kontatu  digun  bezala,  zenbaitetan  traizio  bat  altxatzen  dute  asmaturiko  tradizio  jatorhoriek. Sanferminak ez dakigu nork asmatu zituen, baina sanferminetan udalak –botere politikoak,alegia– lehentasuna aitortzen dio botere erlijiosoari –apezpikuari–, eta aurten ere hala izanen da.Aitaren eguna eta amaren eguna arbuiagarriak dira, gizarteak ez baitigu zertan erran noiz etanola  adierazi  behar  dizkiogun  gure  sentimenduak  maite  ditugun  horiei  –maite  baldin  baditugubetiere–. Sanferminak, ordea, ez omen dira arbuiagarriak, nahiz eta bederatzi egunetan gizarteakozenki erraten digun nola jantzi behar dugun, jator eta alai jokatu behar dugula, zarata eta urrinaonartu  behar  ditugula,  entzierroarekin  zirrara  sentitu  eta  su  artifizialekin  hunkitu  behar  dugula,ferian behin eta berriz “que toca la chochona” esaldia eta udako kanta aditu behar dugula –duelahhamar urteko udako kanta, hain zuzen ere–.Sanferminak, hein handi batean, UPN edo Telecinco bezalakoak dira: gauza bat da jendeakzer erraten duen –inork ez die navarristei botorik ematen, inork ez du realityrik ikusten–, eta bertzegauza bat da hauteskundeen emaitzek edo audientzia datuek erakusten dutena. Iruñeko jendearenahotan, zoragarriak dira gure bestak, baina, urtero, data hauek ailegatzen direlarik, gero eta iruindargehiago eskapo joaten da euskaldunon hiri buruzagitik.Niri  sanferminak hain  sanfermin  ez  direnean  gustatzen  zaizkit,  eta  gure  etxean  geronekasmaturiko  tradizioak  betetzen  ditugunean:  adibidez,  Formula  Max-en  eta  Oihan  sorginduanibilitakoan,  feria  ondoko ostatu  batean  merienda hartzen  dugunean.  Bertzenaz,  errepikakor  eta,hondarrean, aspergarri gertatzen zaizkit sanferminak. Aurten, aspaldiko partez legea bete eta posibleizanen da ikurrina nonahi  eta noiznahi  erakustea;  horrela,  sikiera dibertigarria izanen da horrenkontura prentsa jakin batek eginen dituen espantuak ikustea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!