Parlamentuko presidenteak uda Nafarroan igaroko duten haur sahararrei ongietorria eman die

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroako Parlamentua 2015ko abu. 30a, 13:40
Haur sahararrak Parlamentuan

Parlamentuko lehendakariak, Ainhoa Aznarezek, Sahararen Lagunen Nafarroako Elkartearen ekimenez (ANAS) uda Foru Erkidegoan igarotzen duten 7 eta 12 urte arteko Saharako 21 haurren taldeari ongietorria eman die gaur.

Ekitaldia Areto Instituzionalean egin da. Bertan, lehendakariak haurrak agurtu egin ditu eta udako hilabeteetan artatzen dituzten familiei eskerrak eman dizkie ematen duten “elkartasun” ereduagatik eta Saharako haurrak hezteko eta laguntzeko egiten duten lan handiarengatik.

Ildo horretan, Ainhoa Aznarezek esan duenez, “ekitaldi soil, polit eta zirraragarri hau Nafarroako Parlamentuak nahiz Paz y Libertad para el pueblo Saharaui-Bakea eta Askatasuna Saharan parlamentu barneko taldeak laguntzeari dagokionez eta zuen aldarrikapenei erantzuteari dagokionez ematen duten babes instituzionalaren adibide da. Izan ere, guk argi dugu azpigarapena ez dela garapenaren fase bat, haren ondorioa baizik”.

Nafarroako egonaldiaren harira, lehendakariak adierazi duenez, “oporrak bakean eta tolerantziaz igarotzeko garaia baino gehiago da, denon artean aberasteko garaia ere bada. Nafar bakoitzak zuek zailtasunei aurre egiteko duzuen gaitasunetik ikasten du, irmotasunaren eta zuen lurraldearekiko maitasunaren adibide zarete. Saharako eta Nafarroako herrien eta erakundeen arteko loturak indartzea funtsezkoa da. Egunen batean denok borrokatzen dugun independentzia ospatuko dugu”.

Amaitzeko, Aznarezek Maria Victoria Arraizari (urtarrilean zendu zen parlamentari sozialista) “eskerrak” eman dizkio eta “oroimen berezi bat” eskaini dio “urteetan zehar zuen herriaren alde egin zuen lanarengatik eta hurbil egoteagatik. Eta parlamentuko indar guztiei herri hau babestea beharrezkoa dela eta Espainiako estatuak harekin duen zor bat dela oroitarazi nahi diet”.

Bestalde, Nafarroako mendebaldeko Saharako ordezkariak, Badadi Benamar-ek, haurren artatzean laguntzen duten familien eskuzabaltasuna eta Nafarroako Parlamentuak saharar herriaren auzian ematen duen babesa eskertu ditu.

Sahararen Lagunen Nafarroako Elkarteak (ANAS) saharar haurrak Nafarroako familietan artatzea eta saharar herriaren egoerari buruzko “sentsibilizazio ekintzak” konbinatzen ditu.

ANASek 18 urte daramatza Saharako haurrak udako oporrak Nafarroan igarotzeko ekartzen. Xedea haurrak “familiaren bizitzan integratzea” da, baina ekintza bateratuak ere programatzen dira, esaterako Parlamentura eta beste erakunde batzuetarako bisitak, ateraldiak eta amaierako festa bat.

Ongietorrian Carlos Garcia Adanero, Mari Carmen Segura (UPN), Jokin Castiella, Isabel Aranburu, Virginia Aleman (Geroa Bai), Carlos Couso, Fatima Andreo (Podemos-Ahal Dugu), Inma Jurio, Nuria Medina eta Ainhoa Unzu (PSN) parlamentariak egon dira.

Bilera lehendakariarekin

Aldez aurretik, Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Ainhoa Aznarez, Baladi Benamar-ekin eta Mohamed Gailani-rekin bildu da, mendebaldeko Sahararen eta Nafarroako Frente Polisarioaren ordezkaria eta ordezkariordearekin, hain zuzen Haiekin, besteak beste, Tindoufeko Errefuxiatuen Kanpamentuan egun dagoen egoerari buruz mintzatu da.

Badadi Benamar-ek eta bere laguntzaileak lehendakariari esaten diotenez, ziur daude Nafarroan “oso ongi dakite Espainiak orain dela 40 urte zer nolako kaltea eragin zion” haien herriari, “horrek zer ekarri duen eta zenbat sufritzen ari den konpondu gabe dagoen gatazka batengatik”.

Halaber, azaldu dute ahalik eta Nafarroako udal gehienekin akordioetara iritsi nahi dutela laguntza emateko eta haurrak artatzeko programan parte har dezaten. Programak 300 haur ekartzeraino iritsi izan da eta egun, krisiaren eraginez eta Nafarroako Gobernuak laguntzarik ez emateagatik, 113 haur biltzen ditu, aurten Nafarroara etorri direnak, hain zuzen.

Benamar-ek eta Gailani-k zehaztu dutenez, Nafarroa Oporrak Bakean programaren barruan haurrak ekartzen dituen elkarte honi laguntzak ematen ez dizkion erkidego bakarra da. Bidaia familiek ordaintzen dute eta 750 euro balio ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!