Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Nafarroako Ikastolen Jardunaldi pedagogikoak

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroako Ikastolen Elkartea 2015-11-17 19:07   Gizartea

Nafarroako Ikastolen 50. urteurreneko ekitaldien barruan Pedagogia topaketa antolatuta dago azaroaren 18an, 19:00tan. Iruñeko Kondestablearen Jauregian.  

Bertan, konpetentzien garapenerako aurrera eramaten den BLOK egitasmoa azalduko da: bi ikastoletako ikasle talde batek beraien esperientzia kontatuko du eta pedagogian bi adituk honen inguruko ausnarketa teorikoa egingo dute. Jesus Mari Goñi, konpetentzien eta berrikuntzaren inguruan arituko da eta Iñaki Etxezarreta Kooperatibismoaren eta talde kooperatiboaren inguruan. Saioa elebiz izanen da, adituak bereziki gazteleraz arituko direlarik. Helburuen artean, ikastola eredua aldarrikatzea eta Ikastoletan aurrera eramaten​ diren​ zenbait berrikuntza proiektu gizarteari ezagutzera ematea dago.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroako Ikastolen Elkartea 2015-11-17 19:33 Erantzuna | #1

NAFARROAKO IKASTOLEN JARDUNALDI PEDAGOGIKOA

HITZALDIEN EDUKIA

JESUS MARI GOÑI: KOOPERAZIOTIK BERRIKUNTZARA
Berrikuntza, problemen ebazpenarekin eta konponbideak bilatzearekin lotuta dago.
Berrikuntza, sorkuntzarekin eta originaltasunarekin zerikusia izateaz gain, inteligentzia estrategikoarekin ere lotuta dago.
2006ko Europatik emandako proposamenetan, eskola curriculumean oinarrizko konpetentziak edo “key competences” sartzeko gomendioa zegoen. Nafarroako ikastoletan 2009/10 ikasturtetik Proiektu Berriztatzaileak aurrera eramaten ari dira. Urtez urte Nafarroako Ikastolek errekonozimenduak jasotzen joan dira proiektu hauek direla eta.
- Azken 6 urte hauetan, Nafarroako Gobernuak 10 proiektu saritu dizkie Nafarroako Ikastolei Berrikuntza Sustatzeko programaren barruan.
- 2013/14 ikasturtean Nafarroako Eskola Kontseiluak Nafarroako Ikastolen proiektu bat aukeratu zuen ordezkari izateko estatu mailan.
- Nafarroako Ikastolen Elkarteakk lideratzen duen KeyColab deituriko proposamena (Key Competences Laboratory) Erasmus+ programan onartua izan da Europar Batasunean, Ingalaterrako, Belgikako, Errumaniako eta Finlandiako hezkuntza erakunderekin lankidetzan, hurrengo bi urtetan zehar aurrera eramateko.

Orain arte, Nafarroako ikastoletan ditugun proiektuak zenbakitan honako hauek dira:
152 irakasle
2.397 ikasle
84 proiektu berriztatzaile

IÑAKI ETXEZARRETA: KOOPERATIBISMOA, TALDE LANA ETA AITZINDARI PEDAGOGIKOA

Kooperatibismoak zuztar sendoak ditu gure ingurunean. Hirurogei urte dira Mondragon taldearen kimu izandako kooperatiba industriala martxan jarri zela eta ehun urte bete dira Arizmenditarra jaio zela.

Kooperatibismoa aurrera eramateko komunitate sentipena eta mugiarazten dituen erronka bera izatea nahitaezkoak dira. Ikastola sortu zutenek argi zuten euskararen alde batzen zituen komunitatea zirela, euskararen herria zuten amets eta erronka. Kooperatibismo orok bezala autoeraketatik autogestiora egin zuten pausoa guraso, ikasle, profesional eta kolaboratzaileen ilusio, inplikazio eta lanari esker.

Nafarroako ikastolek 50 urteotan aitzineratu duten eraldaketa pedagogiko euskaldunari jarraipena ematen jarraitu behar dute, komunitate izatearen senaz, nafar haur, nerabe eta gazte adimentsu, euskaldun eta kooperatiboak sortuaz, Nafarroaren eta mundu osoaren mesederako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa