JUUL SARIAK

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroako Ikastolen Elkartea 2015ko eka. 22a, 12:31
Aurreko ekainaren 3an izan genuen JUUL sari-banaketa, eta orain hemen dituzue ekitaldiaren argazkiak. Bertan, Baztan Ikastolako ikasleek parte hartu zuten eta haiekin batera euskal literatura gaztean nabarmentzen diren idazleak eta ilustratzaileak.

Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurketaren zaletasuna bultzatzeko, ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma da JUUL SARIA. Kanpaina burutzen da haur eta gazte guztiek liburu eta ilustratzaile bat hautatzen dutelarik.  Argazkiak egiteko klik egizu hemen.

Kanpainaren helburua

 

Ikasleen irakurzaletasuna bultzatzea da kanpainaren helburu nagusia.

Horretarako:

  1. Ikasleek gustukoen dituzten euskaraz idatzitako liburua aukeratuko dute. Ikasleak jarriko ditugu epaile. Beraz, haiek aukeratutako liburuak, beraiek aukeratuak izan behar dute eta ez, guk irakurtzera behartuak.
  2. Ikasleek gustukoen dituzten liburuen ilustratzailea aukeratuko dute.

JUUL kanpaina ikasturtean zehar gelan, etxean, ikastola, herrian eta Euskal Herrian irakurketaren zaletasuna bultzatzeko lantzen diren jarduerez osatuta dago. Hauteskundeak, ikastola bakoitzak duen irakurzaletasuna bultzatzeko planaren barruan, azken ekintzetariko bat da.

 

 

Argazkiak egiteko klik egizu hemen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!